fondo

Asentzio landa-parkearen erabilerak antolatzeko proiektua

aurkezpena-Asentzio

Elgetako Udalaren eskariz, Asentzio landa-parkearen erabilerak antolatzeko proiektua garatu da, parkearen egungo egoera eta erabilerak aztertzeko eta etorkizuneko antolaketa eta kudeaketarako oinarriak zehazteko.

Prozesuak diagnostiko teknikoa eta parte-hartze prozesua uztartu ditu. Alde batetik, parkearen ingurumen-, paisaia-, gizarte- eta funtzionaltasun-balioak eta gaur egungo erabilerak aztertu dira; bestetik, erabiltzaileen eta tokiko eragileen beharrak, proposamenak eta nahiak jaso dira. Horrela, Asentzioren egungo egoeraren ikuspegi integrala osatu da, eta haren etorkizuneko izaera eta erabilerak lantzeko oinarriak ezarri dira.

Prozesuan jasotako ekarpen eta diagnostikoaren emaitzak oinarri hartuta, ekintza-plan bat landu da. Planak parkearen antolaketa eta kudeaketa hobetzeko lan-ildoak eta ekintzak zehazten ditu.

Asentzioren etorkizuneko garapena ez da espazioaren egokitzapen fisikora mugatzen, baizik eta haren erabilerak, kudeaketa eta komunitatearekiko lotura batera lantzen ditu. Proposatutako lan-ildoek parkearen izaera sendotu eta erabilera orekatua eta jasangarria bideratzeko oinarriak ezartzen dituzte.

Aurkezpen saioko bideoa (Goiena telebista): https://youtu.be/LFXgDC7MMhs?si=jjzoLTxbx26XRA3Q 

Guregan konfidantza jarri dute