Agustindarren plaza, 6 - 1. Lokala, 1. solairua | 20120 Hernani (Gipuzkoa). (+34) 943 69 16 08 info@bizibiziki.eus
2021-2022 urtean, Nafarroako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako gune turistikoak kudeatzeko GTKU-UGET izeneko instrumentua sortu zuen. Bizibizikitik, metodologia partehartzailea oinarritzat hartuta Baztan-Bidasoa eremuari dagokion Iraunkortasun Turistikoko Plana eta ekintza plana garatu da.
Turismoaren errealitatearen diagnostikoa burutzeaz gain, turismo errealitatean parte hartzen duten eragileekin bilkura partehartzaileak eta bakarkako elkarrizketak gauzatu ziren.
UGET-Baztan Bidasoa helmuga turistikoaren beharrei erantzuten dien estrategia turistikoaren planteamendua definitu zen eta helmugaren lan lerroak zein ziren ezagututa, Baztan-Bidasoa UGET-aren ekintza-plana garatu zen. Errealitate turistiko eta sozial berriei erantzuten diena eta eraldaketaren premisa eredu izanik, trantsizio berdeko, eraldaketa digitaleko edo helmugako turismo-lehiakortasunaren arloko erronkei erantzuten diena.
2022. urtean UGET Baztan-Bidasoa eskualdeko Iraunkortasun Turistikorako Plana oinarritzat hartuta (PSTD), Europar Batasunak finantziatzen dituen Next Generation EU funtsak lortzeko, toki entitateentzako 2022ko ezohiko deialdian parte hartzeko asistentzia teknikoa gauzatu genuen eta 2023-2025 urteetan Baztan-Bidasoako aurrekontua zehaztu genuen.
Guregan konfidantza jarri dute