fondo

Elkano-Magallanes ibilbidea

Getaria-Sevilla arteko bizikleta-ibilbide baten diseinurako asistentzia teknikoa.

2020. urtean Bizibizikik abiatutako bizikleta ibilbide baten egikaritze lan teknikoak burutu dira. Zehazki, Getaria eta Sevilla elkartzen dituen bizikleta ibilbide baten diseinua burutu da, beti ere mugarri historikoetan oinarriturik, eta eleberri historiko horretan (Lehen Mundu Bira 1519-1522) eragina izan zuten errealitateak ezagutzeko helburuarekin. 

Elkano Fundazioaz gain, lan hau aurrera eramateko bost autonomia  erkidegorekin batera (Euskal Autonomi Erkidegoa, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Andaluzia) lanean aritu gara. 

  1. Irizpide tekniko eta historikoen definizioa. Ibilbidearen definiziorako oinarriak zehaztu dira; paisaia, hausnartzeko gaitasuna edota bizikletan egin ahal izateko ibilbidea izatea  esaterako. Lan honetarako lan talde dinamizazio ezberdinak bideratu dira parte hartzaile ezberdinekin.  Ibilbidearen definiziorako oinarriak eta bizikletaz burutu ahal izateko oinarrien definizioa ezinbestekoa izan da. 
     
  2. Autonomia erkidego bakoitzarekin lan teknikoa. Irizpide zehatzen aplikaziorako erkidego ezberdinetan lan talde zehatzekin lanketa teknikoa burutu da. Proiekzio turistiko baterako eduki eta ezaugarrien zehaztapena.  
     
  3. Trazaduaren diseinurako GIS garapena. Lanerako web bistaratzaileak garatu dira, momentu guztietan lana modu koordinatuan bideratu ahal izateko.

 

Guregan konfidantza jarri dute