Nafarroako Foru Erkidegoa aitzindaria izan zen turismo ornitologikoko segmentua lantzen jarduera turistikoa garatzeko, eta testuinguru horretan Erriberako eta Nafarroako Mendialdeko eremuak “hegaztien behaketa”ra bideratutako helmuga gisa duten balioagatik nabarmentzen dira.
- Horrela, Bizibiziki-n Mendialdeko hegaztiak behatzeko guneen eta testuinguruaren diagnostikoa eta ekintza plana egin ditugu, eta Nafarroako Erriberan estepako hegaztiak behatzeko ibilbide baten diseinua, baita marketin ekintzak eta sustapenerako euskarrien diseinua burutzea ere.
- Sustapen-materialaren kasuan, hegaztiak behatzeko turismo-produktuaren (birdwatching) eskuorri baten diseinua eta ekoizpena egin da, Mendialdeko Ekintza Planean zehazten diren behaketa-guneak edota ibilbideak jasotzen dituena eta Erriberan estepako hegaztiak behatzeko ibilbidearen informazio ematen duena.