Agustindarren plaza, 6 - 1. Lokala, 1. solairua | 20120 Hernani (Gipuzkoa). (+34) 943 69 16 08 info@bizibiziki.eus
Hernaniko udalerrian landa eremuan kokatzen diren seinaleztapen elementuen inguruko azterketa eta hausnarketa burutzeko eskakizuna jaso genuen. Kultur, natura edota turismo intereseko baliabideen seinaleztapenean udal mailako diseinu eta garapen irizpideen gidaliburu proposamen bat eta ekintza zehatzen identifikazioa jasotzen dituen proiektua burutu dugu.
Tokiko ondarea, baliabide eta zerbitzu turistikoak eta baserri-etxebizitzen seinaleztapenaren inguruko egungo egoeraren azterteka eta informazio geoespazioala (GIS) garatu dugu, aurrerantzean mantenimendu eta jarraipen lanak errazteko balioko duena. Eta landa eremuan irisgarritasuna, segurtasuna eta adierazgarritasuna hobetze aldera, udal-sail desberdinen beharrak eta helburuak haintzat hartzen dituzten jarraibideak eta gomendioak ezarri ditugu.
Guregan konfidantza jarri dute