fondo

Leitzaran Bisitarien Etxearen kudeaketa jasangarrirako zerbitzua

Leitzaran Bisitarien Etxea (LBE), Andoaingo Leitzaran bailaran barrena kokatutako bisitarien harrera gunea da. Otieta aisialdi gunean kokatua, Gipuzkoan Plazaola-Leitzarango Bide Berdearen hasiera puntua  da.

Andoaingo Udalaren erronka nabarmena bilakatu da natur inguruneen kudeaketa iraunkorra bultzatzea eta turismo eredu berriak indartzea. 2016 urtean hasi eta egun, udalarekin elkarlanean, lan mekanismo ezberdinak erabiliaz (Leitzaran mahaia, sail ezberdinekin ekimen eta proiektu zehatzak…) bailararen kudeaketa jasangarri baten alde lan egin dugu. Turismo eredua aldatuz eta LBEtik eskaintzen diren zerbitzuak turismo errealitatera egokituz eta bailararen kontserbazioaren alde lan eginez.

Horretaz gain, bisitarien harrerarako erreferentziazko gunea izanik, natur ingurunea ezagutzera datozen bisitarien perfilean eragina duen eskaintzaren diseinu eta dinamizazioa gauzatzen dugu. Ekoturismoan oinarritutako eskaintza berritzaile bat sortzeak, Andoaingo eta Beterri-Buruntza eskualdeko eskaintza indartzeko eta Aisialdi eta atseden guneetan sentsibilizazioa lantzeko balio izan du.

 

Guregan konfidantza jarri dute