fondo

Urumea bailarako kudeaketa jasangarrirako asistentzia teknikoa (Gipuzkoa-Nafarroa)

urumea-kudeaketa-jasangarria-2023

Urumea ibaia, aisialdi eremu bihurtzen da inguruko herrietan bizi diren biztanleentzat, batez ere uda sasoian eta bere uretan bainu hartzea izaten da bertara gerturatzeko motibazio nagusia. Errealitate honek aldiz, bertako biodibertsitate zein bizilagunen gain eragin zuzena du eta, hortaz, kudeatzea eta plagintza egoki bat  ezinbesteko da ingurune honetako udalerrientzako. 

2023.urteko udaran kudeaketa iraunkorra sustatzeko sentsibilizazio zein jarraipen ekintzak garatu ditugu. Hernaniko Udala, Ereñotzuko Auzo Udala, Aranoko Udala eta Goizuetako Udalarekin eta baita Nafarroa Ezagutu Sarea kudeatzen duen Lursarea agentziarekin (Nafarroako Gobernua) ere lan egiteko aukera izan dugu. Lanen zehaztapena: 

  1. Pertsonalaren kontratazioa eta formakuntza lanak. 
  2. Urumea ibaiaren inguruko sentsibilizazio ekintza ezberdinak burutu dira: Natura 2000 Sareko eremu babestuaren gaineko informazioa eskaini da, biodibertsitaren inguruko tailerrak garatu dira, mugikortasun ohituren inguruko inkestak burutu dira eta hondakin bilketa eta kudeaketa burutu da. 
  3. Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea barruan “TANTAKA” proiektuaren parte da: Proiektu honek Euroeskualdeko ibai-eremuetako aisialdi-guneen inguruko sentsibilizazio-lana du helburu, bisitariengan eragiteko xedez eta garapen jasangarriaren eta tokiko ekonomiaren dibertsifikazioaren ikuspegia txertatuz. 

Guregan konfidantza jarri dute