fondo

Erratzuko Xorroxingo ur-jauzia eta inguruak antolatzeko proiektua

Erratzu herrian kokatzen den Xorroxingo ur-jauzia Nafarroako Foru Erkidegoko baliabide turistiko bisitatuenetariko bat da, eta azken urteetan masifikazio egoerak nabarmenak izan dira, ur-jauziaren eremuan eta baita herriko hainbat puntuetan ere. Egoera honek herritarren bizi-kalitatean zuzenean eragin du (soinua, hondakinak, eremu publikoaren okupazioa, trafiko arazoak, etab.) eta beharrezkoa egin du turismo errealitatea irizpide jasangarrien baitan ulertzea. 

Arazo honi irtenbidea emateko, Bizibizikin lanketa desberdinak burutu ditugu ingurunean, horiek guztiak herriko biztaleriaren herenak parte hartu zuen bilkura saioetan landutako edukiekin osagarritu direnak,   hala nola: 
 

  1. Turismo diagnostikoa. 
  2. Xorroxingo ur-jauzira iriteko  ibilbideen azterketa eta alternatiben diseinua. Jatorrizko ibilbidearen karga ahalmena kalkulatu da, ingurumen inpaktuko txostena garatu eta ingurumen eta giza-inpaktuei aurre egiteko ibilbide berriak proposatu dira. 
  3. Mugikortasun azterketa: trafikoa eta aparkalekuak. Herriko aparkaleku aukerak, norabideen azterketa eta bestelako aldagaiak kontutan hartuta, ibilgailuen antolaketa egoki bat planteatu da. 
  4. Kudeaketa integral baterako proposamena. Aurreko azterketa guztiekin, Erratzun turismoari lotutako jarduera nola antolatu eta kudeatu landu da, ekintza plan batekin. 

Guregan konfidantza jarri dute