Agustindarren plaza, 6 - 1. Lokala, 1. solairua | 20120 Hernani (Gipuzkoa). (+34) 943 69 16 08 info@bizibiziki.eus
AKTIBA elkarteko kideak diren enpresak ildo positiboan daude jasangarritasunaren arloan, baina beharrezkoa izan da garatzen diren jarduerei aplikatutako jasangarritasun-adierazle batzuk zehaztea, baita horien eraginak neurtzeko sistema bat garatzea ere. Hortaz, Bizibizikin bi lanketa burutu ditugu Aktiba elkartearekin batera.
Batetik, elkartekideak diren turismo aktiboko enpresen egoera aztertu da jasangarritasunaren ikuspegitik. Bertan, enpresen jarduera eta lan egiteko moduak aztertu dira inkesta xehatu baten bidez. Jasotako emaitzek hainbat gabezi, hobetzeko esparruak eta baita lan-joera positiboak ere azaleratu ditu. Txosten tekniko honi esker aurrera begirako lan-ildoen identifikazioa egitea posible izan digu.
Lanketa honen ostean, turismo aktiboko ekintzek ingurunean sortarazten dituzten afekzioen eta indikatzaileen identifikazioa jasotzen dituen azterketa eta lanerako gida eta jarraipen erraminta bat garatu dira.
Bizibizikiko lan-taldean turismo aktiboan, ingurumenean eta jasangarritasunean adituek parte hartu dugu, besteak beste ondorengo eginkizunetan: jarduera-eremuen identifikazioa burutu, hauetan jarduerek sortarazten dituzten eraginen katalogazioa eta definizioa garatu eta bakoitzari egokitutako indikatzaile eta jardunketa egokiago baterako gomendio praktikoen zehaztapena gauzatu. Lanketa teknikoaz gain, sortutako eduki guztiak euskarri erabilgarrietan maketatu dira (informazio gida eta kontrol eta jarraipenerako material editagarria).
Guregan konfidantza jarri dute